XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Idatzi baino lehen... IDEIAK ZEHAZTU ETA INFORMAZIOA ANTOLATUOrain arte hausnarketan ibili gara, idazteari ekin aurretiko aldian, alegia.
Gure asmoa, testu-mota, solaskideak, media eta komunikazio-egoera gogoan hartu ditugu: ezinbesteko lana komunikaziorik izango bada.
Hori eginda, ideiak paperera ekartzea da hurrengo urratsa.
Dena dela, igorleak ezin ditu ideiak burura etorri ahala paperean idatzi; ideiak antolatuta aurkeztu behar dizkie irakurleei, testua koherentziaz irakurri eta mezua ahalik eta errazen gogora dezaten.
Ideiak bilduBuruan zurrunbiloan ditugun ideia guztiak idatzi egin behar ditugu.
Horretarako metodo egokia da ideia-jasa (
Ideiak zerrendan jarrita, aiseago konturatuko gara zer baztertu behar dugun, zer falta zaigun, zer den garrantzitsuena, zein den ideien arteko erlazio edo haria ...
Eskema eginIdeia pare bat bakarrik adierazi behar badugu, eskemarik egin gabe ere molda gaitezke; hala ere, ez da ohitura txarra eskema egitea, idazki konplexuetan derrigorrez erabili beharko dugu eta.
Eskemaren bitartez, testuaren egitura bere osoan aztertu eta ideien hierarkizazioa eta nagusitasun/menpekotasun erlazioa garbiago ikusi ahal izango dugu.
Testuaren zirriborroa idatziEskemako ideiak garatu behar ditugu: esaldiak lotu, argumentazioak eta adibideak jarri, juntagailu eta testu-antolatzaile aproposak aurkitu... hori dena egin behar da urrats honetan.
Lanean ari garela, behin baino gehiagotan utzi beharko diogu idazteari, eta atzera bueltatu, hariari jarraitzen diogun ikusteko.
Ez dugu denbora luzeegirik eman behar hitzik txukunenak edo esaldirik borobilenak aukeratzen: izango da horretarako aukera.
Hemen testuaren haria garatzeari lotu beharko gatzaizkio, apain idaztea gerorako utzita.